Hendaiara heltzea, aterbetzea.....Logistikaz xehetasun guziak

Garaioa, izen ematea… Logistikaz xehetasun guziak!

🔺19 eta 20an, Hendaia/Iruneko eta bizitokiko jarduera guneak antolatuko dira. Hor ez da aktibitaterik izanen ! Antolaketan lagundu nahi bagaituzu, ondoko galdetegia bete ezazu ondoko galdetegia bete ezazu.

Hainbat informazio

Azken berriak

🔺 Antza denez, Hendaia, Miarritze eta Baionako geltokiak erabat itxita izango dira abuztuak 24, 25 eta 26an!!

🔺 Akanpalekuaren oinarrizko azpiegitura 27 goiza arte mantenduko dugu.

Kontragailurrerako izena eman

Izen ematea derrigorrezkoa ez bada ere, aurreikuspenen egin ahal izateko balioko digu. Izena jarri ezazu hemen!

Jarduera bat proposatu

ITXITA !

Harremanetan sartzeko!

contact[at]alternativesg7.org

Hendaia/Iruneko kontra-gailurrera heltzea

Harrera herria

Kontra-gailurra Pierre et Vacances zentroaren ondoan izanen da, Le Domaine de Bordaberry – Erlaitzako bidea,  Bordaberry aldea , 64122 Urruna

Hendaiara trenez heltzea

Paristik

  • Gutti gora-behera tren bat bi orduro 7:47etatik arratsaldeko 5:47etara (bidearen iraupena : 4:40)

Okzitaniako Tolosatik

  • Gutti gora-behera tren bat bi orduro 6:30tik arratsaldeko 4:45era (bidearen iraupena : 5:20)

Bordaletik

  • Treinak orduro goizeko 05:20etatik hatsaldeko 20:02ra (iraupena: 2:40 ordu)

Marseillatik

  • Gutti gora-behera tren bat orduro 5:14 etatik arratsaldeko 2:57etara (bidearen iraupena : 9:00)
Hendaiatik bizitokira joan

Agorrilaren 19 eta 20an –  Bizitokiaren antolaketa

Hendaiako azken geltokitik

Ziburu-Donibane Lohitzunera buruz joaten diren 20. edo 4. joan-jilea hartu (geltokiaren parean zarelarik geldiguneak eskuinaldean kokatzen dira).

20. joan-jilearen ordutegia  eta  4. joan-jilearen ordutegia.

Abadia geldigunean geldi eta 6. joan-jilea hartu Hendaia-Haïçabia azken geldiguneraino 6. joan-jilearen ordutegia.

Hendaia-Ondarraitz geltokitik (kasu, hetsia izan daitekena)

joan-jilea hartu Hendaia-Haiçabia azken geldiguneraino. 6. joan-jilearen ordutegia.

100 metroz ibili erlaitzako bidean, itsasoa ezkerretara delarik. Eta lehen bidea eskuinetara hartu Bordaberry eremuraino

Hendaia geltokitik eta Hendaia Ondarraitzetik  ibilbidea autobusez

Agorrilaren 21, 22 eta 23an

Agorrilaren 19 eta 20eko informazioak baliodunak dira.

Gailurra kari,bizitokia eta kontragailurraren jarduera guneen artean martxan izanen diren joan-jile bereziak ere erabiltzen ahalko dituzue (agorrilaren 21 eta 23aren artean). Geldiguneen antolaketa ez da oraindik bukatua eta xehetasunak laster jakinaraziko dizkizuegu.

Hendaiara autoz heltzea

Auto partekatua

Zein harrera eta bizi gune kontra gailurrean ?

Akanpalekuan gune handi desberdin batzuk izanen ditugu. Zuen oihal etxe eta materiala hor uzten ahalko duzue. Autoak uzteko antolatzen ari garen aparkalekua ere izanen dugu. Ahalen arabera,  aterpe estalgi batzuren  aurkitzen ere saiatuko gara behar handiena izanen dutenentzat. Dutxak eta komun idorrak ere erabiltzen ahalko dituzue.

Prezio librean izanen diren barazkizko apairuak apailatuko ditugu. Elkarte  eta tokiko laborariek ere apairu desberdin batzuk proposatuko dituzte. Ostatuak idekiak izanen dira, konzertu gunean batez ere.

Kontragailurreko hiru egunetan (agorrilaren 21,22 eta 23an), aktibitate/konzertu/eztabaida/tailerrak banatuak izanen dira « alternatiben herrixka », Hendaia erdian, Iruneko Ficoba kongresu tokian eta akanpalekuan.

Joan-jile jarraikiek gune batetik bestera ibiltzeko moldea ahalbidetuko dute (Hendaia zentroa, alternatiben herrixka, Iruneko Ficoba eta akanpalekuaren artean)

Akanpalekuko guneak

1
Entrée du camp 1 (réservée véhicules)
2
Espace accueil
3
Espace de vie
4
Espace camping
5
Espace réfection
6
Entrée du camps 2 (vers navettes pour Hendaye/Irun)

Akanpalekutik at ibili

1
Emplacement du village d’accueil
2
Sortie du camps vers les navettes (lieu à préciser)
3
Accès voiture vers le camp via la route de la corniche (horaires d’accès limités, communiqués prochainement)
4
Route de la corniche

Partekatu

Deskargatu

TBC