Aste bukaerako mobilizazioei buruzko informazioak

Gure jarduera kontsensua

Datorren abuztuaren 24tik 26ra G7ko Gobernu buruak Biarritzen elkartuko diren unean garrantzitsua izango da bestelako mundu baten alde mobilizatuko garela erakustea. Hots, ezinbestekoa izango da datorren abuztuaren 19tik 26ra bitartean antolatu dugun G7ren aurkako kontra gailurrean gure aniztasun osoa azaltzea, elkartasun alternatiboak bideratzen ditugun ekologistak, feministak, arrazakeriaren aurkakoak, deskolonizazioaren aldekoak edota antiinperialistak bertan elkartuz. Gure indarra azken hamarkadatan justizia sozial, fiskal eta ekologikoaren alde bai Ipar zein Hegoaldean egin ditugun mobilizaziotan dugu. Bidez batez, edozein menderatze edota injustiziaren aurkako borrokarekin bat egin eta beraiekiko solidario garela azpimarratu nahi dugu.

Asmo horrekin, ekintza batasunerako hitzarmen hau sortzea eta errespetatzea erabaki dugu, “G7 EZ Plataformak” eta “Alternatives G7” delakoak Hendaian, Urruñan, Irunen eta Biarritz inguruan antolatuko ditugun ekimen guztietan bidera dadin, bai akanpadan, bai abuztuaren 24ko manifestaldian eta baita Biarritz inguruko zazpi plaza okupatuz abuztuaren 25ean antolatuko dugu Ostadarrean ere. Honela jokatuko dugu bertan:

  • Irmotasunez baina lasaitasunez arituko gara, erresistentzia eta eraikuntza nahiak bultzaturik.
  • Ez dugu ezer hautsiko, bortxarik gabeko metodo eta teknikak pazifikoak soilik erabiliko ditugu gure irmotasuna adierazteko. Ez dugu Poliziaren aurkako konfrontazioan edota eskaladatan parte hartuko. Poliziaren erasoaren aurrean, bortxarik gabeko erresistentziak garatuko ditugu, adostuko ditugun eran.
  • Manifestaldiak eta ekimenak bideratuko diren tokietan izango diren pertsonen segurtasuna ziurtatzea da gure nahia. Gure presentziaz, gure kopuruaz eta gure batasunaz baliatuz, irtenbidea gu geu garela frogatuko dugu.
  • Aldiz, helburu komertzialak, erreakzionarioak zein indarkeriazkoak direla medio gure mobilizazioaren errekuperazio edota bereganatze saio guztiak arbuiatzen ditugu.
  • Baldintza bideragarriak sortzeko amoz, gure ekimenak garatuko diren tokietatik polizia indarrak ateratzea eskatzen dugu. Macronek salaketa sozialak bideratzeko mobilizazioen aurrean egin izan duen kudeaketa biolentoak asko kezkatzen gaitu, baita egiten duen sistema neoliberalen defentsak ere. Bere jokabideak ez du inolako neurririk manifestariek erakutsi izan duten haserrearekin.

Ekintza batasunak gure aniztasun behar bezala zaintzeko dugun asmoa azpimarratzen du. Guretako bakoitzari egingo diren ekimenetan bere lekua bilatzeko aukera eman behar dio, bereziki G7ko Gobernuek hartuko dituzten erabakiek zuzenean kaltetuko dituztenak.

24ko manifestaldia

Abuztuaren 24ko manifestaldia Hendaian eta Irunen iraganen da. Flore itzulingurutik abiatuko da 11etan, Txingudi badiako etorbidetik pasako da Ficobako (Irun) aretoa aurrean bukatzeko.

Manifestaldia baimendua da, herrikoia eta bakezalea izanen da. Manifestaldia ordubatak eta erdi eta ordubiak bitartean iraganen diren hitzaldiekin bukatuko da, eta bertan herritar batzarrean adosturiko testu politiko bat irakurriko da.

1
Manifaren hasiera
2
Manifaren bukaera

25eko ekintza

G7aren zonalde gorri eta urdinaz haraindi “ortzadar” zonaldearen osatzea elkarretaratzeen bidez Angelu, Baiona edo Miarritzeko 7 gunetan. Ortzadarra borroka eta aldarrikapen guztien uztarketaren sinboloa da eta beren ereduaren kontra gure mundua eraikitzeko borontatea irudikatzen du. Gisa berean manifestatzeko debekua eta gure eskubideen murrizketa salatzeko helburua du.

7 elkarretaratze 12:00etatik 16:00ak arte

  • Manifestarien aurre banaketa eginen da (jatorri geografikoaren araberan), jende kopurua orekatzeko
  • Otordua eta edariak partekatuko dira. Norberak berea ekar.
  • Ez da manifarik abiatzen toki horietatik eta momentu horietan
  • Ez da blokatzerik egiten toki eta momentu horietan
  • Bi plataformek adosturiko ekintza kontsensua errespetatuko da.

Rond-point Cité de l’océan Biarritz, Rond-point du Barroilhet Bidart, Rond-point de Maignon Anglet, Mairie d’Anglet, Mairie de Bayonne, Place des Cinq cantons Anglet, Chambre d’Amour Anglet